Ostegunean, Izaro Pérez de Arenaza, 2 urteko ikasle baten
ama, bisitan etorri zen eta bi ipuin kontatu zizkigun. Zein gustura entzun
genituen Ratapon eta Amonatxoaren ipuinak!
OLENTZERO
Asteazkenean, 2 urtekoek Olentzeroren bisita izan genuen.
Ilusioz egin genion harrera, oso gustura egon ginen eta Olentzerok opari bana
ekarri zigun.